XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BA AL DAKIZU?

... emandako informazio multzo batetik eskatzen zaizuna aukeratzen?

Froga ezazu.

Aurkitu informazio hau ondorengo testuan.

Zer da kakaoa?

Bere ezaugarriak.

Nola lortzen da txokolate pasta?

KAKAOA

Kakaoa klima bero eta hezeetan hazten den zuhaitza da.

Bere kasa, era basatian jaiotzen denean 10-15 metroko altuera izatera irits daiteke; aldatzen denean, berriz, 6 bat metrora hel daiteke.

Nahiz eta gaur egun klima tropikaleko edozein lurraldetan aurki daitekeen, kakaoa jatorriz Ameriketakoa da.

Bere izenak jainkoen janaria esan nahi du.

Aztekek Mexikon, duela mende asko kakao haziak xigortu eta eho ondoren, edari indargarri bat prestatzen zuten, eta ez zuten horretarako bakarrik erabiltzen!

Haziekin egindako ahiaz aurpegia margotzen zuten beraien jai garrantzitsuenetan.

Eta txanpon bezala ere erabiltzen zuten kakao hazia.

Esklabu batek 100 kakao hazi balio zezakeen.

Kakaondoa urte osoan zehar loratzen da eta lau uztaldi eman ditzake urtean.

Bere fruituak, kakaoburuak, helduta dagoenean kilo bat pisa dezake.

Barruan 30 bat hazi edukitzen ditu.

Kakaoburuak matxete batez irekitzen dira eta haziak eguzkitan ihartu ondoren lantegietara eramaten dituzte.

Bertan txokolate pasta bihurtuko den kakao likidoa egiten dute.

Fruituaren oskola ganaduen elikagai bezala erabiltzen da.